XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dezagun aztu len esandakoa, Turkia Europa`ren eta Asia`ren arteko mugatea danik, alegia.

Eta oiturak ez dira perretxikuen antzera sortzen, ez aldatzen.

Bertako kostituzio-paperetan emakumea jarei dala agertuarren, ezin esan oraindik turkiar emakumea osorik aske bizi danik.

Zenbat dendatan ez genduan emakumerik arkitu, naiz-eta emakumeentzat lan-toki egokiak zirala antzeman.

Oraindik milla ta bat gauak, kalifa, sultan eta diralakoen jauregi eta andrategi bakarti eta ustuetan biziki erraiñutzen dira, igarotako edestiari gaia emanaz.

Efeso`ra Kristauoi oiartzunka datorkigun izena dugu Efeso.

Zenbat bider ez ote dugu elizetan San Pablo efesotarrai... entzun?.

Alaz ere, uri edo-ta talde baten bati ote zegokien izena zanikan ez genekien.

Efeso, bai, uria dugu, itxasuri galanta.

Eta ontziz joan ginduzuten bertaraño.

Ederra ta zabala benetan kaialdea.

Emendik taxisetan bideratu giñan antziñako irialde zarrera.

Zertarako uste duzute? Ba, garai bateko kristau-elkarte ua kokaturik bizi zanako lekualdea ikustera.

Eta baita Ama Birjiña`ren bizitoki izandakoa begiematera ere.

Jesus il ondoren, Efeso`ra ekarri omen zuan San Joan`ek Ama Birjiña berarekin bizitzera.

Elezarrak dionez urteak egin zituan emen.

Bertan ikusi daiteke antziñateak gaur arte Ama Birjiña`ren etxetzat jotzen duan lekua.

Egun artan, gu bezelako turista asko iritxiak ziran onuntza gure antzera.

Etxetxo onek, darion apaltasunagatik eta xotiltasunagatik biotz-zirrara sortzen du; eta begiak itxirik, berriz, areago, biotzari itzegin-eraziaz, noski.

Baiñan, onek, galdera auxe egiten zion nere buruari?.

Nun dira lenengoetako kristau-talde arek sortuazi bear zitukean ondorengoak?.

Nolatan ain santu izandako tokiak ez du kristautasun-erraiñurik dirdirkatzen?.

Islam-erroko betebetea dugu gaur Turkia.

Kristautasun agiriak santu-irudi utsetan ikusten ditugu Santa Sofia mezkitan-eta.

Beraz, gure galdera, erantzunik gabe, aidean gelditzen zaigu.